Aubixa baserria Elgoibarko Idotorbe bailaran dago, Kalegoen Plazatik 5,5 kilometrotara eta itsas maila, 449 metrotakoa du.
ARKITEKTURA
Errektangeluar erako etxe edarra da, 915 m2 ditu eraikita. Teilatua lau uretara du eta lau solairu ditu. Hormak harlanduz eginda daude. Etxearen aurre aldean, bertara sartzeko, kar-panel erako arku bat du. Arkua kare harlanduzkoa du.
Baita etxearen aurrealdeko zelaiaren ekialdean, oraindik egoera onean dagoen karobi bat ere badago.
HISTORIA
Seguru aski, Aubixa deitura Aubiaren ondorioz Zubiatik dator, izan ere baserri ondoan zihoan bideak, hiru euskal probintziak elkartzen zituen.
Aubixari buruzko lehen xehetasunak 1538. urtekoak dira eta bertakoak, Olasoko Jaunen maizterrak. Baserriaren errenta lau anega garikoa zen eta laurden bat gehiago garraiatzeagatik eta aldi berean, Aubixako maizterrak erabat Olasoko jaunen esanetara zeuden.