castellano | english
943 741 909

AUBIXA ZENTROA

Aubixa Baserria >> Instalazioak

Baserrian, kalefakzio, komunak eta dutxak ditu. Bileretarako edo egin nahi diren jardunetarako bi gela ditu.

Beheko solairua: Etxearen sarrerako arkupetik honako leku hauetara sartzen da: sukaldera eta jangelara, komun bat eta taberna txiki batera. Sarrera nagusi horretan, ezkerretara ogia egiten zen laba ere ba dago.

Sarrera nagusi horretan, mahai-futbolak, ping-pongea daude. Aldi berean, bertatik, beheko komunetara sartzen da.

Lehenengo solairua:Kanpotik sartu eta, komunetatik eta pasilo baten bidez elkartzen diren bi gela daude, bertan solairuan baita, gorako eta beherako eskailerak daude.

Bigarren solairua: Larrialdi irteera eta 40 lagunentzat ohatzeak dituen gela zabal bat dago. Baita banakako bi oheko gela txiki ere badago. Aldi berean, armairuak eta komunak ere badaude solairu horretan.

Accesibilidad: Aubixa Zentroa ez dago egokituta mugikortasun murriztua dutenentzat, nahiz eta behean, bi komun, bainu bat eta dutxak, erruberadun aulkidunentzat egokituta egon.

Kanpoan, aire libreko ekintzentzat inguru zabal bat eta futbol zelai bat dago. Baita zingili zanbuluak ere badaude.